Pasadan asteko ostiralean, urriaren 10ean, ikastetxe guztia joan ginen Valderejora. Zubizuri aurrean dagoen autobus geltokian geratu ginen eta sei autobusetan joan ginen 325 ikasle.
Valderejo parke natural bat da, aitzinean mendi bat zen, azpitik erreka bat zeukana eta denborarekin apurtzen joan zena mendia eta azkenean parkea bihurtu dena.
Geltokian geundenean asko itxaron behar izan genuen gure autobusa heldu arte, baina 30 minutu itxaron eta gero gure bidaiari hasiera eman genion. Autobusean bi ordu eman genituen eserita gure aldekidearekin hizketan eta musika entzuten.
Valderejora heldu ginenean putreak teleskopio batekin ikusi genituen, baina eguraldi oso ona ez zegoenez bere habietan sartuta zeuden. Putreak ikusi eta gero Valderejori buruzko bideo bat ikusi genuen eta 20 minutuko bideo bat izan zen.
Bideo ikusi eta gero paseo bat eman genuen eta gure autobusekoak galdu egin ginenez gero 30 minutuz egon ginen ibiltzen tontoarena egiten; azkenean buelta eman genuen arte.
Bazkaltzeko denbora gutxi eduki genuen eta azkenean 2:30etan itzuli ginen Bilbora autobusez beste bi ordutan.